LEGE OHARRA


 

Web-orri honen jabea SUTEARO ELKAR LAGUNTZA ERAKUNDEEN FEDERAZIOA BGAE-EPSV ASEGURU-JARDUERARIK GABEKO BORONDATEZKO GIZARTE AURREIKUSPENEKO ERAKUNDE BEREIZGABEA da (IFZ: V48531602), honako helbidea duena: Jauregizar auzoa 10, etxabea, 48340 Amorebieta-Etxano (Bizkaia), eta EPSV Euskadiko BASEen Erregistroan inskribatuta, 902-B zenbakiarekin.

Edozein kontsulta edo proposamen egiteko, jarri gurekin harremanetan, posta elektronikoko helbide honetan: sutearo@sutearo.eus.

Web-orri hau Espainian bakarrik aplikatzekoa den araudiaren menpekoa da, eta hari men egin beharko diote bai bertakoek bai webgunea erabiltzen duten atzerritarrek.

Gure web-orrira sartzea doakoa izango da ERABILTZAILEARENTZAT, eta sartzeko baldintza izango da aldez aurretik ERABILERA-BALDINTZA OROKOR hauek irakurtzea, eta osorik, berariaz eta argi eta garbi onartzea. Baldintzak indarrean daude webgunera sartzeko unean, eta arretaz irakurtzeko erregutzen dizugu. Gure ataria eta haren edukiak edo zerbitzuak erabiliz gero, ERABILTZAILEAK ontzat ematen ditu haien erabilera-baldintza orokorrak, eta berariaz men egiten die. Erabiltzailea ez badago ados erabilera-baldintza hauekin, uko egin beharko dio atari hau erabili eta haren bitartez jarduteari.

Edozein unetan, gure webgunearen aurkezpena eta konfigurazioa aldatu eta zerbitzuak gehitu edo murriztu ahal izango ditugu, baita saretik ezabatu ere, emandako zerbitzu eta edukiekin batera, unilateralki eta aldez aurretik ohartarazi gabe.

 

A. JABETZA INTELEKTUALA

Eduki, testu, irudi, marka eta iturburu-kode guztien jabetza gurea da, edo ustiapen-eskubideak erosi zaizkien hirugarrenena, eta jabetza intelektual eta industrialeko eskubideek babesten dituzte.

Erabiltzaileak horiek modu pribatuan eta irabazi asmorik gabe erabiltzeko eskubidea besterik ez du, eta berariazko baimena behar du aldatzeko, erreproduzitzeko, ustiatzeko, banatzeko, edo jabeari dagokion edozein eskubide gauzatzeko.

 

B. SARTZEKO BALDINTZAK

Gure web-orrira sartzea doakoa da, eta ez dago aurretiaz harpidetu edo erregistratu beharrik. Hala ere, zerbitzu jakin batzuetara erabiltzaile jakin batzuk baino ezin daitezke sartu. Horretarako, erregistro-prozesu bat egin behar da aurretik, eta pasahitzen bidez identifikatu beharra dago. Zerbitzu horiek behar bezala adieraziko dira webgunean.

Datu pertsonalak bidaliz gero, ERABILTZAILEAK espresuki onartzen du gure pribatutasun-politika.

Erabiltzaileak fede onez sartu behar du gure web-orrian, ordena publikoko arauekin eta erabilera-baldintza orokor hauekin bat etorrita. Gure webgunera sartzearen erantzukizuna erabiltzailearena izango da guztiz, eta, edozein kasutan, hura izango da hirugarrenei edo guri egindako kalteen erantzulea.

Kontuan izanda ezin daitekeela kontrolatu gure web-orriak zure esku jarritako esteken bitartez iritsitako beste web-orri batzuetako informazioa, edukiak eta zerbitzuak, jakinarazten dizugu ez dugula erantzukizunik erabiltzaileak gure enpresarenak ez diren web-orri horiek erabiltzeak eragin ditzakeen edonolako kalteak direla-eta.

 

C. PRIBATUTASUN-POLITIKA

Konfidentzialtasuna eta segurtasuna funtsezko balioak dira SUTEARO ELKAR LAGUNTZA ERAKUNDEEN FEDERAZIOARENTZAT, eta, ondorioz, konpromisoa hartzen dugu une oro erabiltzailearen pribatutasuna bermatzeko, eta beharrezkoa ez den informazioa ez biltzeko. Jarraian, gure pribatutasun-politikari buruzko beharrezko informazioa emango dizugu, biltzen ditugun datu pertsonalei dagokienez. Honakoak azalduko dizkizugu:

  • Nor den zure datuen tratamenduaren erantzulea.
  • Zer helbururekin biltzen ditugun eskatzen dizkizugun datuak.
  • Zein den haien tratamendua egiteko legitimazioa.
  • Zenbat denboraz gordetzen ditugun.
  • Nori jakinarazten zaizkion zure datuak.
  • Zer eskubide duzun, eta nola gauza ditzakezun.

 

1. ARDURADUNA:

Ikusi datuak goiburuan.

 

2. DATU-TRATAMENDUEN XEDEAK, LEGITIMAZIOA ETA GORDETZEA:

• Posta elektronikoen bidez bidalitakoak:

Xedea: Zure informazio-eskaerei erantzutea, zure eskariei arreta ematea eta zure kontsulta eta zalantzei erantzutea. Zure curriculum vitaea jasoz gero, zure datu pertsonalak eta curriculumekoak gure datu-baseetan sartu ahal izango dira, oraingo eta etorkizuneko hautaketa-prozesuetan parte hartzeko.

Legitimazioa: Erabiltzailearen baimena, posta elektronikoko helbidearen bitartez informazioa eskatzen digunean, edo bere datuak eta curriculum vitaea bidaltzen dizkigunean, gure hautaketa-prozesuetan parte hartzeko.Gordetzea: Zure posta elektroniko bidezko eskariari erantzundakoan, beste tratamendu bat sortu ez baduzu. Zure curriculum vitaea jasoz gero, zure datuak gehienez ere urtebetez gorde ahal izango dira, ondorengo hautaketa-prozesuetarako.

• Harreman-formularioaren bidez bidalitakoak (proposamena):

Xedea: Bitarteko bat ipintzea zure esku, gurekin harremanetan jartzeko modua eduki dezazun eta guk zure informazio-eskaerei erantzun diezaiegun.

Legitimazioa: Erabiltzailearen baimena, gure harreman-formularioaren bitartez informazioa eskatzen digunean.

Gordetzea: Zure eskaria gure formularioaren bitartez ebatzitakoan, edo posta elektroniko bidez erantzundakoan, beste tratamendu bat sortu ez baduzu.

• Simulazio-formularioaren bidez bidalitakoak:

Xedea: Bitarteko bat ipintzea zure esku, simulazioa kudeatzeko eta kuotaren zenbatekoa lortzeko.

Legitimazioa: Erabiltzailearen baimena, formularioa osatzeko eskatzen digunean.

Gordetzea: Zure eskaria gure formularioaren bitartez ebatzitakoan, edo posta elektroniko bidez erantzundakoan, beste tratamendu bat sortu ez baduzu.

Zure datu pertsonalak guri helarazteko beharra, eta ez egitearen ondorioak. 

Datu pertsonalak emateko 14 urteko adina eduki behar da gutxienez, edo, hala badagokio, aplika daitekeen datuen babeseko araudian ezarritako gutxieneko adina, eta/edo kontratatzeko ahalmen juridiko nahikoa izatea.

Eskatutako datu pertsonalak beharrezkoak dira zure eskariak kudeatzeko, erabiltzaile modura alta emateko eta/edo kontratatzen dituzun zerbitzuak emateko; ematen ez badizkiguzu, ezin izango dizugu behar bezalako arreta eman, ezta eskatu diguzun zerbitzua ere.

Edonola ere, guretzat gordetzen dugu erabakitzeko eskubidea, zure datu pertsonalak eta bestelako informazioa gure datu-baseetara gehitu ala ez gehitzeaz.

 

3. ZURE DATUEN HARTZAILEAK:

Zure datuak isilpekoak dira, eta ez zaizkie hirugarrenei emango, salbu eta legeak horretara behartzen badu.

 

4. COOKIEAK:

Web-orri honek cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditu, bereak eta hirugarrengoenak, zeinek konexioaren eta/edo gailuaren datuak tratatzen dituzten, baita nabigazio-ohiturak ere, estatistikako eta publizitateko xedeekin.

Horrenbestez, gure webgunean sartu zarenean, Informazio Gizartearen Zerbitzuei buruzko Legearen 22. artikulua betez, aipatutako cookieak tratatzean, baimena eskatu dizugu horiek erabiltzeko, eta haiei buruzko informazioa eman dizugu.

 

5. ZURE DATU PERTSONALEKIN ZERIKUSIA DUTEN ESKUBIDEAK:

Edozein pertsonak baimena ken dezake edozein unetan, baimen hori bere datuak tratatzeko eman bada. Baimen hori kentzeak ez dio inola ere eragiten harpidetza-kontratua edo aurretik sortutako harremanak gauzatzeari.

Era berean, honako eskubideak gauza ditzakezu:

  • • Zure datu pertsonalak eskuratzea, edo, zuzenak ez badira, zuzentzea.
  • Haiek ezabatzeko eskatzea, beste arrazoi batzuen artean, datuak dagoeneko beharrezkoak ez badira bildu zireneko xedeak betetzeko.
  • Baldintza jakin batzuetan haien tratamendua mugatzeko eskatzea.
  • Zure datuak tratatzearen aurka zaudela adieraztea, zure egoerarekin zerikusia duten arrazoiengatik.
  • Datuen eramangarritasuna eskatzea, araudian aurreikusitako kasuetan.
  • Aplika daitezkeen araudietan aitortutako beste eskubide batzuk.

Non eta nola eskatu zure eskubideak gauzatzeko: Arduradunari zuzendutako idatzi baten bidez, bere posta-helbidera edo helbide elektronikora (A atalean adierazita daude), “Datu Pertsonalak” erreferentzia aipatuz, eta zehatz adieraziz zein eskubide gauzatu nahi duzun, eta zein datu pertsonalekin lotuta.

Enpresarekin desadostasuna izanez gero zure datuen tratamendua dela-eta, erreklamazio bat aurkez dezakezu Datuak Babesteko Bulegoan (www.agpd.es).

 

6. ZURE DATU PERTSONALEN SEGURTASUNA:

Zure datu pertsonalen segurtasuna babesteko xedez, jakinarazten dizugu beharrezko neurri guztiak hartu ditugula, teknikoak eta antolaketari dagozkionak, emandako datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko, aldaketen, galeren eta baimendu gabeko tratamendu eta eskuratzeen aurrean.

 

7. ZURE DATUEN EGUNERAKETA:

Zure datu pertsonalak eguneratuta manten ditzagun, garrantzitsua da haien aldaketa guztien berri ematea. Hala egin ezean, ezin dugu haien egiazkotasuna ziurtatu.

Ez dugu gure gain hartzen pribatutasun-politikaren erantzukizunik, gure web-orrian eskura dituzun esteken bidez hirugarrenei ematen dizkiezun datuei dagokienez.

Pribatutasun-politika hau 2021/03/17an aldatu da, eta berriz alda daiteke gure webgunearen aldaketei egokitzeko, baita datu pertsonalen alorrean gertatzen diren legediaren edo jurisprudentziaren aldaketei ere. Beraz, webgune honen bidez zure datuak ematen dizkiguzun bakoitzean irakurri beharrekoa da.

 

D. ERANTZUKIZUNAK

Web-orri hau erabiltzailearen esku jarrita, kalitatezko zerbitzua eman nahi diogu, horretarako prestasun handienaz jokatuz, baita erabilitako bitarteko teknologikoei dagokienez ere. Hala ere, ez dugu erantzukizunik hartuko gure gain, birusak edo erabiltzailearen sistema informatikoari nolabaiteko kaltea egiten dioten beste elementu batzuk egonez gero.

Ez dugu bermatzen zerbitzuaren eskuragarritasuna jarraitua eta etenik gabea izatea.

ERABILTZAILEARI debekatu egiten zaio gure atariari eragiten dion inolako ekintzarik egitea, horrek baldin badakar gure sistema informatikoek funtzionamendu-gainkarga izatea. Debekatzen zaio, halaber, birusak sartzea, robotak instalatzea, edo gure webgunearen funtzionamendu normalari eragiten dion, edo, azken batean, gure sistema informatikoei kalte egin diezaiekeen softwarea instalatzea.

ERABILTZAILEAK bere gain hartzen du gure web-orria erabiltzetik eratorritako erantzukizun oro.

ERABILTZAILEAK onartzen du ulertu egin duela gure atariaren erabilera-baldintzei buruzko informazio guztia, eta onartzen du nahikoak direla haietan errorerik ez gertatzeko, eta, ondorioz, erabat eta berariaz onartzen dituela.

 

 

×

WhatsApp

× Zertan lagun zaitzakegu?