LAGUNTZA AKORDIOAK


 

BAZKIDE ARTEKO ELKAR LAGUNTZAK

Sutearo, belaunaldietan zehar gugana heldu diren gizaldietako elkar laguntza ermandadeen jarraipena da. Sutearok nekazal inguruneko etxeetan gerta daitezken kalteak konpontzen laguntzen du.

Bazkideen etxeetan suak edo haizeak soilik eragindako kalteak babesten ziren orain dela gutxirarte, baina Sutearo, urtero bazkideen arteko eztabaida eta akordu bidez, laguntza hauek nekazal inguruneko etxeen eguneko beharrizanei egokitzen joan da.

Une honetan honelako kalte eragileek sortutako ezbeharretan ematen du laguntza:

• SUTEA, LEHERKETA ETA TXIMISTA

– Sutea 
– Leherketa
– Tximista
– Ondorioak
– Beste batzuk

• NATURAKO ELEMENTUAK

– Euria
– Txingorra edo kazkabarra
– Elurra
– Haizea

• KALTEAK HAINBAT ELEMENTUTAN

– Kristala apurtzea
– Ur instalazioetako istripuak
– Komuneko loza apurtzea
– Kalte estetikoak
– Etxeko giltzak lapurtzea, galtzea edo apurtzea
– Nekazaritza edukia edota jenero profesionala
– Izozkailuetako jeneroa galtzea edo kaltetzea
– Kanpoko elementuen talkak
– Erleak edo liztorrak uxatzea
– Baliozko objektuak

• LAPURRETA ETA BANDALISMO EKINTZAK

– Edukitzaileari edota edukiari eragindako kalteak lapurreta egiterakoan
– Etxean edo kalean lapurtutako dirua
– Etxeko tresneria edo jeneroa lapurtzea
– Nekazaritza jeneroa edota jenero profesionala lapurtzea
– Bitxiak lapurtzea
– Baliozko objetuen lapurreta

 

• EZOHIKO ISTRIPUAK

– Uholdeak
– Haizeteak
– Harria

 

• BESTE ARRAZOI BATZUK

– Erreklamazioak
– Defentsa juridikoa

• ERANTZUKIZUN ZIBILA

Bazkideak behartuta daude bere ondasunen mantentze lana egitera eta arriskuak ekiditeko edo ondorenak murrizteko neurriak hartzera.

Bazkideak dira:

– Zein kaltetan laguntzak eman erabakitzen dutenak.
– Beraiek dira derrama bidez kalteak ordaintzen dituztenak.
– Eta beraiek dira istripu gutxien izan daitezen interesatuenak daudenak.

×

WhatsApp

× Zertan lagun zaitzakegu?