EZĀ GARA ASEGURU KONPAINIA BAT
Zein antzekotasun dute Sutearok
eta aseguru etxeek?
-
Sutearon gure etxebizitzetan edo baloreetan izandako kalteei erantzuten diegu, kontratuan jasotako baliozkoen ondorioz izan badira: suteak, leherketak, tximista, euria, haizea, lapurreta, harria…
-
Bazkideon erantzukizun zibiletik ondoriozta daitezkeen kalteak ere kudeatzen dira.
Horrainokoak antzekotasunak.
Zerk bereizten gaitu
aseguru-konpainietatik?
-
Lehenengo eta behin “konpainia” hitzak berak, izan ere, Sutearo BAZKIDEOK osatzen dugun Elkarri Laguntzeko Erakunde bat delako.
-
Sutearoko bazkideok gara guztion artean eta asanbladetaz baliatuz bai eskainiko diren babesak zein funtzionamendu arauak adosten ditugunak.
-
Aseguru-konpainien azken helburua etekinak lortzea da. Sutearon EZ dago etekinik. Bazkideon ekarpenak ezbeharretako gastuak eta horien kudeaketa gastuak ordaintzeko erabiltzen dira, eta soberakina bazkide bakoitzaren “poltsan” geratzen da.
-
Sutearo baserri edo landa eremuetan kokatuta dauden etxebizitzak babestera zuzendu da, alde batetik, eremu horretan sortu zirelako gure lehenengo Ermandadeak eta, bigarrenik, betiko aseguru-etxeek eskaintzen zituzten irtenbideak ez zirelako nekazal eremuko eraikinek izan ahal dituzten kalteen errealitateari lotzen.