EZĀ GARA ASEGURU KONPAINIA BAT


 

 

Zein antzekotasun dute Sutearok
eta aseguru etxeek?

  1. Sutearon gure etxebizitzetan edo baloreetan izandako kalteei erantzuten diegu, kontratuan jasotako baliozkoen ondorioz izan badira: suteak, leherketak, tximista, euria, haizea, lapurreta, harria…

  2. Bazkideon erantzukizun zibiletik ondoriozta daitezkeen kalteak ere kudeatzen dira.

    Horrainokoak antzekotasunak.

Zerk bereizten gaitu
aseguru-konpainietatik?

  1. Lehenengo eta behin “konpainia” hitzak berak, izan ere, Sutearo BAZKIDEOK osatzen dugun Elkarri Laguntzeko Erakunde bat delako.

  2. Sutearoko bazkideok gara guztion artean eta asanbladetaz baliatuz bai eskainiko diren babesak zein funtzionamendu arauak adosten ditugunak.

  3. Aseguru-konpainien azken helburua etekinak lortzea da. Sutearon EZ dago etekinik. Bazkideon ekarpenak ezbeharretako gastuak eta horien kudeaketa gastuak ordaintzeko erabiltzen dira, eta soberakina bazkide bakoitzaren “poltsan” geratzen da.

  4. Sutearo baserri edo landa eremuetan kokatuta dauden etxebizitzak babestera zuzendu da, alde batetik, eremu horretan sortu zirelako gure lehenengo Ermandadeak eta, bigarrenik, betiko aseguru-etxeek eskaintzen zituzten irtenbideak ez zirelako nekazal eremuko eraikinek izan ahal dituzten kalteen errealitateari lotzen.

 

×

WhatsApp

× Zertan lagun zaitzakegu?