ESKUBIDEAK
Bazkide guztiok eskubide berberak ditugu.
Bazkide guztiok boto eskubide berbera izango dugu, babestutako etxe kopurua edo horien balioa edozein izanik ere.
Bazkide guztiok babestutako balioen araberako laguntzak jasotzeko eskubideak izango ditugu, Akordioetan ezarrita dauden baldintzak betetzen badira:
- Babesak berberak dira bazkide guztiontzat.
- Bazkideok ezin dugu eskatu ekarpen handiago baten truke babes konkretu bat gehitzea edo limitea kentzea.
- Bazkide guztiok ekarpen berbera egiten dugu. Ordaintzen den “tasa” babestutako etxearen balioaren arabera egiten da, eta berbera da bazkide guztiontzat.