ETXEBIZITZA MOTAK


 

ZEIN MOTATAKO ETXEBIZITZAK
IZAN DAITEZKE SUTEAROKO PARTE

Baserrietan edo landa eremuetako etxebizitzetan izan litezkeen ezbeharrei behar den moduko irtenbide bat eskaintzeko beharrizanaren eraginez jaio zen Sutearo. Hori dela-eta, Sutearon sartu nahi duten etxebizitzak, baserriak edo landa eremuko etxebizitzak izan behar dute.

PISUEI dagokienez, bereizketa hau egin dezakegu:

• Landa eremuan dauden pisuak sartu ahal izango dira Sutearon. Sutearorentzat hauek dira landa eremuak:

  • Lea-Artibain: Amoroto, Aulesti, Barinaga, Berriatua, Ziortza-Bolibar, Etxebarria, Gizaburuaga, Ispaster, Mendexa, Munitibar
  • Durangaldean: Atxondo, Garai eta Izurtza.
  • Arratian: Arakaldo, Dima, Zeanuri, Zeberio eta Zollo.
  • Busturialdean: Ajangiz, Arratzu, Busturia, Ereño, Errigoiti, Foru, Mendata, Murueta, Muxika, Nabarniz.
  • Mungialdean: Arrieta, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Maruri, Meñaka eta Morga.
  • Txorierrin eta Uribe Kostan hiriguneak ez dira landa eremutzat hartuko.
  • Landa eremutzat hartzen ez diren udalerrietan bai hartzen dira landa eremutzat hirigunetik eta industrialdetik kanpoko inguruak, baserriak badaude.

• Sutearoko parte izan litezke, era berean, landa eremuan ez dauden pisuak ere, baldin eta horien jabeak Sutearoko bazkideak badira, eta bazkide izaera hori landa eremuan etxebizitza bat izateagatik hartu badute.

Esate baterako: A bazkidea Sutearoko bazkide egiten bada Abadiñon etxebizitza bat duelako, Lekeitioko pisua ere babestu ahal izango du, nahiz eta Lekeitio ez hartu landa eremutzat.

×

WhatsApp

× Zertan lagun zaitzakegu?